Saturday, November 17, 2012

Eragin pedalei!

Ba al dakizue bizikletan ibiltzea, osasungarria izateaz aparte, ez duela kutsadurarik igortzen?

Herri askotan, bizikletan ibiltzeko bideak egin dira, edo jadanik eginda zeuden bideak berriztatu dira garraio honen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Beraz, gero eta errazagoa da bizitzen garen lekutik alde batera eta bestera bizikletarekin mugitzea. 

Horrez gain, badago bizikletaren erabilpena eskoletan sustatzen dabilen elkarte txiki bat: Txirringa eskolan. Elkarte txiki hau, Bizkaiko ikastola desberdinetatik ibili da lehen hezkuntzako haurrei bizikletan ibiltzen animatuz. Horretarako, honako ekintza hauek antolatzen dituzte:


  1. Bizikletarekin kontaktua: Nola konpondu dezaket hau? gurpila aldatu, katea dagokion lekuan ipini...
  2. Saio informatiboa
  3. Errepideko segurtasuna, janzkera eta elikadura 
  4. Txango kirolzale- kulturala 
link honetan, euren berri izateko aukera izango duzue: 

http://zlkmagazine.blogspot.com.es/2012/10/txirringa-eskolan.html

Hona hemen, elkarte honek, ikastola batean emandako ekitaldi baten bideo bat:

 

Sarrera honekin, guztioi bizikletan ibiltzen animatu nahi zaituztet, guraso, haur edota irakasleei, lehen esan bezala, ekintza osasungarria baita guretzako nahiz ingurunearentzako. Gainera, oso gomendagarria da urduri gaudenean bizikletarekin paseo bat ematea, erlaxatzen asko lagundu ahal digulako eta askotan, une batez gure arazoez ahazteko baliabide bikaina izan daitekeelako.

Wednesday, November 7, 2012

Esperimentuak eginez: Etxeko ostadarra sortu


Haserretu al zara inoiz, egun osoan euria egiten egon delako? ba euria ez da dirudien bezain itsusia. Honi esker, landareek ura edan dezakete eta modu horretan, gure airea garbitzen jarraitu. Euriari esker ikusi dezakegun beste gauza bat, zeruan gertatzen den gauza polit bat da: Ostadar koloretsua! euri neketsu baina baliagarri hori aguantatu ostean, eguna pozten gaituen fenomeno ederra. Gaur, esperimentu erraz baten bidez, etxeko ostadarra nola sortu dezakezuen azalduko dizuet.


Esperimentu hau egiteko, eguzkia ateratzea eta etxetik oso erraz aurkitu ditzakegun material batzuk behar ditugu:

  1. Ura
  2. Terreina bat edo erretilu bat ura bertan jartzeko
  3. Ispilu txiki edo ertain bat
  4. Paper txuria (edozein orri zuri, berdin dio idatzita badago)
Materialak eskuratu ostean, ekin diezaiogun lanari!


Terreina edo erretilua urez betetzen dugu, erdiraino gutxi gora behera. Ondoren, ispilua erretiluaren edo terreinaren barnean sartzen dugu, eguzkia horretan islatzen delarik. Orain, paperezko orria hartzen dugu eta ispiluaren aurrean jarriko dugu (hau ez da busti behar) eguzki izpiak paperean isladatu daitezen. Eta kitto! gure etxeko ostadarra sortu dugu jada!









Friday, November 2, 2012

Ikusi, bizi eta sentitu!

   


Bideo honen bitartez, gure haurrek, inguratzen gaituen mundua zein ederra den ikusteko aukera izango dute, bertan animalia desberdinak eta paisai natural/basati asko ikusten baitira. Beraz, natura kalitate handiko irudien bidez apreziatu daiteke, ingelesez hitz egiten duen ahots batek, abesti baten letra esaten duen bitartean. Bideo hau,  naturarekiko zaintza sentimenduak edo motibazioa sorrarazteko oso baliagarria dela deritzot, horregatik, ez legoke gaizki ikasgelan gure ikasleei honelako zerbait erakustea, ikasgai honek errealitatean duen edertasunaz jabetu daitezen.

Wednesday, October 24, 2012

Berde-berdea: klima aldaketa.

Aurreko sarreran esan bezala, berde-berdea ingurumen proiektuak eskeintzen dizkigun bideoei esker,  ingurumenaren egoeraz jabetzeaz gain, gure haurrek, LH-ko natur zientzietan lantzen diren zenbait eduki modu didaktiko batean ikasteko aukera dute. Oraingo honetan, klima aldaketari buruzko bideoa usten dizuet.

Hauek dira bideoan jorratzen diren gaiak:

-klima aldaketaren zergatiak
-Berotegi efektua
-Klima aldaketaren arazoa
-Klima aldaketaren ondorioak
-Kioto
-Zertan lagundu dezaket nik?


Gogoratu: http://www.berde-berdea.net/ web gunera sartzen bazarete, bideo bakoitzari dagokion galdetegia aurkituko duzue.

Tuesday, October 23, 2012

Berde-berdea: Ura

Uraren arazoa lehen hezkuntzako haurrei modu didaktiko eta animatu batean azaltzeko baliabideren baten bila zabiltza? Ba, hementxe bertan bukatzen da zure bilaketa!

Hona hemen berde-berdea ingurumen proiektuak eskeinitako bideo bat.
Bideo honetan, urari buruzko hainbat gai aipatzen dira. Hala nola:

-Uraren sorrera
-Uraren zikloa
-Ura, baliabide mugatua
-Uraren zikloa  hirian


Gainera, berde-berdeak web gunera sartzen bazara,  bideo honi dagozkion galderak aurkituko dituzu, haurrei bideoan ikusi dutenari buruz galdetu nahi badiezu. Sarrera honen bukaeran izango duzu web gunearen linka eskuragarri.




Aipatu diren lau gai horiek, Lehen hezkuntzako natur zientzietan irakasten dira. Bideo labur eta aberats honi esker, haurrei  errealitatean gertatzen diren benetako prozesuak nahiz ekintzak, mugimenduen bitartez eta marrazki bizidunen bitartez azaltzeko aukera daukazu. Horrez gain, bideo bakoitzak, LH-ko haurren ikasketa prozesurako oso gomendagarria den galdera sorta bat du.

Berde-berdea ingurumen proiektuari buruzko  informazio gehiago: http://www.berde-berdea.net/

Friday, October 12, 2012

Jolasekin ikasten


 Gaur egun, ohikoa denez, gure ikasgelan natur zientzietako arloa, testuliburuen bitartez irakasten dugu, liburu horiek gure ikasleen ikasteko material oinarrizkoenak bihurtzen ditugularik. Horrren ondorioz, ikasgai hau, beste baliabide didaktiko batzuen bitartez lantzearen beharra daukagu gure haurrek, liburuetaz aparte, ikasteko baliabide desberdinak ezagutu ditzaten eta hauen erabilgarritsuna ikusi eta praktikara eraman dezaten. Baliabide didaktikoak aipatzerakoan, jolasei buruz ari natzaizue. Jolasen bitartez, euren jakintza eremuak hedatzen baitituzte, edukiak modu didaktiko eta dibertigarrian barneratzeko aukera dutelarik. Ildo beretik jarraituz, jolasterakoan, ingurunea arakatzen dute, lagunekin harremanak sendotzen dituzte, euren imaginazioa areagotzen dute eta batez ere, gauza berriak ikasten dituzte.

 Urteek aurrera egin ahala, zorionez, gero eta modernoagoa den hezkuntza eta gizarte sistema batean murgiltzen ari gara eta jolasak bezalako hainbat elementu didaktiko interneten aurkitu ditzakegu klik sinple baten bitartez, hauek erosteko beharra eduki gabe.
 Beraz, jarraian, haur hezkuntzako haurrekin zientzia eta natur zientzietako edukiak jorratzeko baliagarria den jolas bat aipatuko dizuet:


Hona hemen "la oca de las ciencias" deritzon jolas interesgarri bat. Honen bitartez, ikasleek, natur zientziak, gizarte zientziak, ingurunearen ezaguera eta matematikak landu ditzakete, izan ere, dado bat jaurti behar dute da jaurtiketa bakoitzean galdera bat egokitzen zaie.  Horretaz aparte, joku honek abantail anitz ditu. Alde batetik, jokalari bat baino  gehiagori parte hartzeko aukera ematen zaie, ikasleek euren klasekideak jolastera gonbidatu ahal dituztelarik. Gainera, ikasteko orduan ez ditu galderak erabiltzen soilik. Jokalariei egokitzen zaien zenbait laukietan, gai jakin batzuei buruzko informazio gehigarria ematen baitzaie. Beraz, jolasean sartu, izena eta igelaren kolorea hautatu, eta ikasteari hasi diezaiogun! Hemen utziko dizuedan link honetan izango duzue jolas hau eskuragarri:                                                      


Jolas honetaz aparte, interneten badaude natur zientzietako jokuak dituzten web orrialde anitz. Batzuk publikoak dira eta beste batzuk pribatuak. "Dibujos para pintar" web orrialdean, lehen hezkuntzako natur zientzietan lantzen den gai ospetsu bati buruzko jolasak agertzen dira: Giza gorputza.

Jolas horien bitartez, honako eduki hauek lantzen dira zehatz mehatz:

Hezurrak, muskuloak, liseriketa aparatuaren atalak, arnasketa aparatuaren atalak, emakumezkoen sexu organoa, gizonezkoen sexu organoa, bihotzaren atalak, animalien zelulen atalak, azalaren atalak, belarrien atalak,eta begien atalak.

Jolas honek, jolasteko hiru modu desberdin ematen dizkigu aukeratzeko:
-Adierazten diren elementuak aurkitu. Pantailako izkina batean, gorputzeko atal jakin baten izena agertzen da  eta erdian, marrazkia. Jokalariak arratoiaren bitartez marrazki horretan, izen horri erantzuten dion atalaren gainean klik egin beharko du. Eta zuzena ez izatekotan, berriz saiatu ahal da, pista bat eskatu edota galderaz aldatu.
-Markatutako elementuak desberdindu: Marrazkian giza gorputzeko atal bat agertzen da markaturik eta jokalariak horren izena aukeratu beharko du (aurrekoaren kontrakoa). Asmatu ezean, pista eskatu, galderaz aldatu edo berriz saiatu daiteke.
-Birpaso orokorra: Aurretik aipatutako bi jokatzeko moduak agertzen dira nahasturik.

Jolas honen formatuari erreparatzerakoan, memoria lantzeko balio duela konturatzen gara. Hortaz, oso gomendagarria da gorputzeko atal gehienen izenak ikasteko. Jolas honi ikusten diodan eragozpen bakarra, "la oca de las ciencias" bezala, erdaraz izatearena da izan ere, euskeraz ikasten duten haurrek arazoak izan ahal dituzte atal bakoitzaren izena identifikatzeko orduan edota galderei erantzuteko orduan.

Honako link honetan dituzue eskuragarri: http://www.dibujosparapintar.com/juegos_ed_naturales.html

Bukatzeko, gai honen inguruan azkenengo aipamen orokor bat egitea gustatuko litzaidake. Interneten, natur zientziekin zerikusia duten jolasak bilatzen ibili naizenean, euskeraz, mota honetako materiala oso eskasa dela konturatu naiz. Hau da, euskal jolasak ezin dira erdarazkoak bezain modu errezean eskuratu. Egitate horrek, jolasteko orduan, haur euskaldunei edota euskeraz ikasten ari diren haurrei oztopoak jartzea eragiten du. Beraz, uste dut, mota hauetako jolasak euskeraz eskuratzeko erraztasunaren alde egin behar dela, hizkuntzen eleaniztasuna sustatuz.
















Friday, October 5, 2012

Natura, musikan murgilduz.

Gaur egun, natura ez dugu soilik kalean edota liburuetan ikusten. Natura, pentsatzen duguna baino askoz hedatuagoa dago gure gizartean. Musika, horren adibide bikaina izan daiteke, honen bitartez, bai modu esplizituan eta baita modu inplizituan ere, naturako eduki asko landu eta transmititu daitezkelako. Hala nola: naturaren edertasuna, natura zaintzeari buruzko mezuak, animaliei buruzko kantak eta abar.

Hona hemen adibide bat: "Azken muxarraren dolu kanta". Abesti honetan, baso baten suntsiketa kritikatu nahi da, baso horretan muxarrak bizten baitziren beste animalia askorekin batera. Suntsiketaren ondoren, batzuk hil egin ziren eta beste batzuek euren bizilekua utzi behar izan zuten.



Eduki horiek, beste hainbat artean, Lehen Hezkuntzan landu daitezke, musikako ikasgaiaren bitartez  gure haurren motibazioa handiagotzeko eta batez ere, natura liburuetatik edota dokumentaletatik aparte, beste ikuspuntu batzuetatik ere pertzibitzen ikasi dezaten.

Hemen usten dizuet abestiaren letra:

Aspaldi ez dela

bailara honetan

muxarrak bizi ginen

pagoen oinetan


Pagoen oinetan

negu hotzean lo

intxaurrak ta ezkurrak

lapurretan gero.


Entzun entzun gure

dolu kantua,

azken muxarraren testamentua.


Lasai bizi ginen

egun beltz batean

bi hankako piztia

sartu zen artean


Zalaparta biziz

egin zuen lana

udazken bakar batez

biluztu harana.


Ahal zuenak ihes,

gehientsuenak hil,

geroztik Leizaranen

ni bakarrik nabil.


Entzun, entzun...


Hiltzen naizenean

esan niregatik

"basoan jaio zen ta

autobidean hil".


ENTZUN...


Ta hau hola ez bazen

sartu kalabazan,

inoiz gerta ez dadin

esan dudan gisan.