Wednesday, November 7, 2012

Esperimentuak eginez: Etxeko ostadarra sortu


Haserretu al zara inoiz, egun osoan euria egiten egon delako? ba euria ez da dirudien bezain itsusia. Honi esker, landareek ura edan dezakete eta modu horretan, gure airea garbitzen jarraitu. Euriari esker ikusi dezakegun beste gauza bat, zeruan gertatzen den gauza polit bat da: Ostadar koloretsua! euri neketsu baina baliagarri hori aguantatu ostean, eguna pozten gaituen fenomeno ederra. Gaur, esperimentu erraz baten bidez, etxeko ostadarra nola sortu dezakezuen azalduko dizuet.


Esperimentu hau egiteko, eguzkia ateratzea eta etxetik oso erraz aurkitu ditzakegun material batzuk behar ditugu:

  1. Ura
  2. Terreina bat edo erretilu bat ura bertan jartzeko
  3. Ispilu txiki edo ertain bat
  4. Paper txuria (edozein orri zuri, berdin dio idatzita badago)
Materialak eskuratu ostean, ekin diezaiogun lanari!


Terreina edo erretilua urez betetzen dugu, erdiraino gutxi gora behera. Ondoren, ispilua erretiluaren edo terreinaren barnean sartzen dugu, eguzkia horretan islatzen delarik. Orain, paperezko orria hartzen dugu eta ispiluaren aurrean jarriko dugu (hau ez da busti behar) eguzki izpiak paperean isladatu daitezen. Eta kitto! gure etxeko ostadarra sortu dugu jada!









No comments:

Post a Comment