Friday, September 28, 2012

Hondartzan... naturaz gozatzen!

Azkorri.
 Aurreko astean, lagun batzuekin Azkorriko hondartzan naturaz gozatzen ibili nintzen. Oso bitxia iruditu zitzaigun hondartz hori, zati handi bat belarrez osaturik zegoela ikusi genuelako. Baina, hondarra ere bazuen. Naturaren presentzia handia somatzen zen bertako inguruetan, arroka, landare eta itsas espezie ugari baitzeuden: algak, maskorrak, masusta landareak, lore mota desberdinak... Gainera, itsaslabarrez jositako ikuspegi bikainak ere ikusi genituen.
Iluntzea.
 Horrez gain, eguzkia sartzerakoan, naturak gizakion begiei oparitu ahal dion ikuspegirik ederrenetariko bat eskeini zigun toki honek. Lehen hezkuntzako haurrei begira, natur zientzietako ikasgaian higadurarekin, mendi eta malden sorrerarekin  edota itsas espezieekin zerikusia duten gairen bat lantzekotan, ez legoke gaizki leku honetara eramatea ikasitako hori zuzenean ikusteko eta arakatzeko.
                                                                                                                                                                                               

Horretaz aparte, hondartzak haurren ezagutzetan eta osasunean dituen onurak nahiko inportanteak dira. Uretan igeri egiten duten eta hondarretan jolasten duten haurrek muskuloak lantzen dituzte, asko erlajatzen dira eta askoz hobeto jaten eta egiten dute lo. Baina abantailak ez dira soilik eremu fisikoan geratzen, haurren inteligentzian eta psikologian ere onura asko aurkitzen ditugulako. Adibidez, txikitatik igeri egiten duten haurrek, azterketetan emaitz altuagoak lortzen dituzte eta eurengan konfindantza handiagoa izaten dute naturala egiten ez zaien eremu batean mugitzen ikasten dutelako. Gainera, hondarrarekin jolastuz, arakatuz, euren imaginazioa estimulatzen eta euren jakituria handiagotzen da.

OrDuAn... Eraman ditzagun gure haurrak hondartzara!!!

Monday, September 17, 2012

Ongi etorriak nire blogera. Gure eguneroko bizitza, kolore berdeaz inguraturik dagoela ohartu al zarete inoiz? Jakin badakigu berdea, belarraren kolorea dena, naturarena, mendiena, lasaitasunarena... baita gizadiarena ere, gure begien menpe baitago. Zabaldu begiak eta prestatu zaitezte  inguratzen gaituen naturaz gozatzeko, hain hurbil eta eskura dauzkagun fenomeno, toki edota izaki horiekin ikasteko eta bizitzeko. Bizi eta senti ezazue natura!