Saturday, November 17, 2012

Eragin pedalei!

Ba al dakizue bizikletan ibiltzea, osasungarria izateaz aparte, ez duela kutsadurarik igortzen?

Herri askotan, bizikletan ibiltzeko bideak egin dira, edo jadanik eginda zeuden bideak berriztatu dira garraio honen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Beraz, gero eta errazagoa da bizitzen garen lekutik alde batera eta bestera bizikletarekin mugitzea. 

Horrez gain, badago bizikletaren erabilpena eskoletan sustatzen dabilen elkarte txiki bat: Txirringa eskolan. Elkarte txiki hau, Bizkaiko ikastola desberdinetatik ibili da lehen hezkuntzako haurrei bizikletan ibiltzen animatuz. Horretarako, honako ekintza hauek antolatzen dituzte:


  1. Bizikletarekin kontaktua: Nola konpondu dezaket hau? gurpila aldatu, katea dagokion lekuan ipini...
  2. Saio informatiboa
  3. Errepideko segurtasuna, janzkera eta elikadura 
  4. Txango kirolzale- kulturala 
link honetan, euren berri izateko aukera izango duzue: 

http://zlkmagazine.blogspot.com.es/2012/10/txirringa-eskolan.html

Hona hemen, elkarte honek, ikastola batean emandako ekitaldi baten bideo bat:

 

Sarrera honekin, guztioi bizikletan ibiltzen animatu nahi zaituztet, guraso, haur edota irakasleei, lehen esan bezala, ekintza osasungarria baita guretzako nahiz ingurunearentzako. Gainera, oso gomendagarria da urduri gaudenean bizikletarekin paseo bat ematea, erlaxatzen asko lagundu ahal digulako eta askotan, une batez gure arazoez ahazteko baliabide bikaina izan daitekeelako.

Wednesday, November 7, 2012

Esperimentuak eginez: Etxeko ostadarra sortu


Haserretu al zara inoiz, egun osoan euria egiten egon delako? ba euria ez da dirudien bezain itsusia. Honi esker, landareek ura edan dezakete eta modu horretan, gure airea garbitzen jarraitu. Euriari esker ikusi dezakegun beste gauza bat, zeruan gertatzen den gauza polit bat da: Ostadar koloretsua! euri neketsu baina baliagarri hori aguantatu ostean, eguna pozten gaituen fenomeno ederra. Gaur, esperimentu erraz baten bidez, etxeko ostadarra nola sortu dezakezuen azalduko dizuet.


Esperimentu hau egiteko, eguzkia ateratzea eta etxetik oso erraz aurkitu ditzakegun material batzuk behar ditugu:

  1. Ura
  2. Terreina bat edo erretilu bat ura bertan jartzeko
  3. Ispilu txiki edo ertain bat
  4. Paper txuria (edozein orri zuri, berdin dio idatzita badago)
Materialak eskuratu ostean, ekin diezaiogun lanari!


Terreina edo erretilua urez betetzen dugu, erdiraino gutxi gora behera. Ondoren, ispilua erretiluaren edo terreinaren barnean sartzen dugu, eguzkia horretan islatzen delarik. Orain, paperezko orria hartzen dugu eta ispiluaren aurrean jarriko dugu (hau ez da busti behar) eguzki izpiak paperean isladatu daitezen. Eta kitto! gure etxeko ostadarra sortu dugu jada!









Friday, November 2, 2012

Ikusi, bizi eta sentitu!

   


Bideo honen bitartez, gure haurrek, inguratzen gaituen mundua zein ederra den ikusteko aukera izango dute, bertan animalia desberdinak eta paisai natural/basati asko ikusten baitira. Beraz, natura kalitate handiko irudien bidez apreziatu daiteke, ingelesez hitz egiten duen ahots batek, abesti baten letra esaten duen bitartean. Bideo hau,  naturarekiko zaintza sentimenduak edo motibazioa sorrarazteko oso baliagarria dela deritzot, horregatik, ez legoke gaizki ikasgelan gure ikasleei honelako zerbait erakustea, ikasgai honek errealitatean duen edertasunaz jabetu daitezen.