Saturday, November 17, 2012

Eragin pedalei!

Ba al dakizue bizikletan ibiltzea, osasungarria izateaz aparte, ez duela kutsadurarik igortzen?

Herri askotan, bizikletan ibiltzeko bideak egin dira, edo jadanik eginda zeuden bideak berriztatu dira garraio honen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Beraz, gero eta errazagoa da bizitzen garen lekutik alde batera eta bestera bizikletarekin mugitzea. 

Horrez gain, badago bizikletaren erabilpena eskoletan sustatzen dabilen elkarte txiki bat: Txirringa eskolan. Elkarte txiki hau, Bizkaiko ikastola desberdinetatik ibili da lehen hezkuntzako haurrei bizikletan ibiltzen animatuz. Horretarako, honako ekintza hauek antolatzen dituzte:


  1. Bizikletarekin kontaktua: Nola konpondu dezaket hau? gurpila aldatu, katea dagokion lekuan ipini...
  2. Saio informatiboa
  3. Errepideko segurtasuna, janzkera eta elikadura 
  4. Txango kirolzale- kulturala 
link honetan, euren berri izateko aukera izango duzue: 

http://zlkmagazine.blogspot.com.es/2012/10/txirringa-eskolan.html

Hona hemen, elkarte honek, ikastola batean emandako ekitaldi baten bideo bat:

 

Sarrera honekin, guztioi bizikletan ibiltzen animatu nahi zaituztet, guraso, haur edota irakasleei, lehen esan bezala, ekintza osasungarria baita guretzako nahiz ingurunearentzako. Gainera, oso gomendagarria da urduri gaudenean bizikletarekin paseo bat ematea, erlaxatzen asko lagundu ahal digulako eta askotan, une batez gure arazoez ahazteko baliabide bikaina izan daitekeelako.

No comments:

Post a Comment