Friday, October 12, 2012

Jolasekin ikasten


 Gaur egun, ohikoa denez, gure ikasgelan natur zientzietako arloa, testuliburuen bitartez irakasten dugu, liburu horiek gure ikasleen ikasteko material oinarrizkoenak bihurtzen ditugularik. Horrren ondorioz, ikasgai hau, beste baliabide didaktiko batzuen bitartez lantzearen beharra daukagu gure haurrek, liburuetaz aparte, ikasteko baliabide desberdinak ezagutu ditzaten eta hauen erabilgarritsuna ikusi eta praktikara eraman dezaten. Baliabide didaktikoak aipatzerakoan, jolasei buruz ari natzaizue. Jolasen bitartez, euren jakintza eremuak hedatzen baitituzte, edukiak modu didaktiko eta dibertigarrian barneratzeko aukera dutelarik. Ildo beretik jarraituz, jolasterakoan, ingurunea arakatzen dute, lagunekin harremanak sendotzen dituzte, euren imaginazioa areagotzen dute eta batez ere, gauza berriak ikasten dituzte.

 Urteek aurrera egin ahala, zorionez, gero eta modernoagoa den hezkuntza eta gizarte sistema batean murgiltzen ari gara eta jolasak bezalako hainbat elementu didaktiko interneten aurkitu ditzakegu klik sinple baten bitartez, hauek erosteko beharra eduki gabe.
 Beraz, jarraian, haur hezkuntzako haurrekin zientzia eta natur zientzietako edukiak jorratzeko baliagarria den jolas bat aipatuko dizuet:


Hona hemen "la oca de las ciencias" deritzon jolas interesgarri bat. Honen bitartez, ikasleek, natur zientziak, gizarte zientziak, ingurunearen ezaguera eta matematikak landu ditzakete, izan ere, dado bat jaurti behar dute da jaurtiketa bakoitzean galdera bat egokitzen zaie.  Horretaz aparte, joku honek abantail anitz ditu. Alde batetik, jokalari bat baino  gehiagori parte hartzeko aukera ematen zaie, ikasleek euren klasekideak jolastera gonbidatu ahal dituztelarik. Gainera, ikasteko orduan ez ditu galderak erabiltzen soilik. Jokalariei egokitzen zaien zenbait laukietan, gai jakin batzuei buruzko informazio gehigarria ematen baitzaie. Beraz, jolasean sartu, izena eta igelaren kolorea hautatu, eta ikasteari hasi diezaiogun! Hemen utziko dizuedan link honetan izango duzue jolas hau eskuragarri:                                                      


Jolas honetaz aparte, interneten badaude natur zientzietako jokuak dituzten web orrialde anitz. Batzuk publikoak dira eta beste batzuk pribatuak. "Dibujos para pintar" web orrialdean, lehen hezkuntzako natur zientzietan lantzen den gai ospetsu bati buruzko jolasak agertzen dira: Giza gorputza.

Jolas horien bitartez, honako eduki hauek lantzen dira zehatz mehatz:

Hezurrak, muskuloak, liseriketa aparatuaren atalak, arnasketa aparatuaren atalak, emakumezkoen sexu organoa, gizonezkoen sexu organoa, bihotzaren atalak, animalien zelulen atalak, azalaren atalak, belarrien atalak,eta begien atalak.

Jolas honek, jolasteko hiru modu desberdin ematen dizkigu aukeratzeko:
-Adierazten diren elementuak aurkitu. Pantailako izkina batean, gorputzeko atal jakin baten izena agertzen da  eta erdian, marrazkia. Jokalariak arratoiaren bitartez marrazki horretan, izen horri erantzuten dion atalaren gainean klik egin beharko du. Eta zuzena ez izatekotan, berriz saiatu ahal da, pista bat eskatu edota galderaz aldatu.
-Markatutako elementuak desberdindu: Marrazkian giza gorputzeko atal bat agertzen da markaturik eta jokalariak horren izena aukeratu beharko du (aurrekoaren kontrakoa). Asmatu ezean, pista eskatu, galderaz aldatu edo berriz saiatu daiteke.
-Birpaso orokorra: Aurretik aipatutako bi jokatzeko moduak agertzen dira nahasturik.

Jolas honen formatuari erreparatzerakoan, memoria lantzeko balio duela konturatzen gara. Hortaz, oso gomendagarria da gorputzeko atal gehienen izenak ikasteko. Jolas honi ikusten diodan eragozpen bakarra, "la oca de las ciencias" bezala, erdaraz izatearena da izan ere, euskeraz ikasten duten haurrek arazoak izan ahal dituzte atal bakoitzaren izena identifikatzeko orduan edota galderei erantzuteko orduan.

Honako link honetan dituzue eskuragarri: http://www.dibujosparapintar.com/juegos_ed_naturales.html

Bukatzeko, gai honen inguruan azkenengo aipamen orokor bat egitea gustatuko litzaidake. Interneten, natur zientziekin zerikusia duten jolasak bilatzen ibili naizenean, euskeraz, mota honetako materiala oso eskasa dela konturatu naiz. Hau da, euskal jolasak ezin dira erdarazkoak bezain modu errezean eskuratu. Egitate horrek, jolasteko orduan, haur euskaldunei edota euskeraz ikasten ari diren haurrei oztopoak jartzea eragiten du. Beraz, uste dut, mota hauetako jolasak euskeraz eskuratzeko erraztasunaren alde egin behar dela, hizkuntzen eleaniztasuna sustatuz.
















No comments:

Post a Comment